XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Guk ezin goberna dezakegu hizkuntza horrenbesteraiño.

Ez dago gure eskuan hitzen sentiduak gure nahierara aldatzea.

Beraz, adierazpen berdiñeko hitzen artean bat hautatu, zabalduena, erabilliena, eta besteak pixka bat baztertu.

Murrizte lan huni beharrezkoa derizkiot, ezpaita hemen beste biderik ikusten.

Bigarren kasua da hitz berbera itxura edo aldaketa bat baiño gehiagokin erabiltzen denean.

Itxura, forma edo aldaketa horietatik bat behar da hautatu eta literario hizkuntzan hura bakarrik erabilli.

Hautatze hau egitea ez da beti gauza erraza izango.

Kriterio bat baiño gehiago izan diteke, gaiñera.

Bazter aldeko eta erdi aldeko formen artean, erdi aldekora jotzea.

Forma zahar eta berriaren artean, zaharra hautatu, et. hab.

Beti kasu denetan zein hautatu behar den erabakitzea ez da erraza izango; baiña dexente aldiz bai.

Hirugarren kasua: Hitz batek sentidu desberdiñak dituenean, erdi aldeko literaturan finkatua dagoena hartu.

Eta erdialde horretan batasunik ezpadago, erabilliena edo literaturan jatorrena dena.

Bodega eta Petaka hitzetan ageri diren konsonanteen artean maiz egiten da trukatzea edo batetik bestera aldatzea euskaran.

Jeneralean bodegakoak dirudite jatorragoak eta zaharragoak.

Esate baterako jatorragoak dira bake, bekatu, denbora, aldare, dorre, dolare, gidatu, giltza, beste hunako hauk baiño: pake, pekatu, denpora, altare, torre, tolare, kidatu, kiltza, etc. hab..

Baiña batzuetan forma bat jatorra eta zaharra izanarren, utzi egin beharko da, bestea askoz gehiago zabaldua badago.

Muga dugu bereizle handia bi Euskalerrien artean, eta geroago eta gehiago, gainera.

Gaurkoz eta kasu denetan mugaz hemendik eta mugaz handikoen artean batasun osoa erdiestea ez da erraza izango, baiña horretan enseiatu beharko dugu.

O letrakin bukatutako hitzetan, hitz horiek hitz berrien sortzaille gertatzen direnean, o hura a bihurtzen da, baiña o-kin ere esaten dira hitz berri horiek zenbait aldiz.

A duten formak dira jatorrenak, eta hauk hautatu beharko dira, gehienetan behintzat.

Adibidez, astotik astakume, eta ez astokume, astakillo, ez astokillo, astabizkar eta ez astobizkar, astakeria, ez astokeria.

Oillotik oillategi, ez oillotegi, eta habar.